Claude eta Morino 2. Zorionak zuri!Adrien Albert

Claude eta Morino 2. Zorionak zuri!

Bajo pedido

Te llega el 16 de noviembre

Autor: Adrien Albert

Editorial: Astiberri

Desde 14,30 €
Claude eta Morino 2. Zorionak zuri!—
14,30 €

Morino zezenaren urtebetetzea da, eta auskalo zer prestatu duen Claude eskeletoak lagunaren eguna ospatzeko. Ez da ohiko ospakizun bat izango, hori seguru. Meriendatxo bat hondartzan, agian? Edo beste bidaia bat karabanan? Zaila da aurretik jakitea, zeren Clauderen oina arrain txiki baten ahoan desagertu, arrain handiago batek arrain txikia jan, eta arrantza-ontzi batek arrain handia harrapatuko baitu. Nola edo hala, oin hori topatu beharra dago! Bi lagunek hondartza nudista bat zeharkatu behar badute Kapetonera heltzeko edo Purrustegi sorginaren erratzetako armairura sartu behar badute, hala egingo dute, eta gerorako utziko urtebetetze tarta. Adrien Albertek adiskidetasunari eta hazteari buruzko alegia bat eskaini zigun Claude eta Morinoren lehen abenturan, eta ildo berari jarraitzen dio bigarren liburuki honek, beti ere umore absurduaz eta nonahiko samurtasunez apaindurik.

Ficha del libro

Año de edición
2021
Idioma
Euskera
Categoría
Infantil y juvenil
ISBN
9788418215476

Envíos y devoluciones