
Esteban Urkiaga, Lauaxeta
Bajo pedido
Te llega el 16 de noviembre
Autor: Jon Kortazar
Editorial: Pamiela Editorial
Liburu honetan bildu ditut azken urteotan Lauaxetari buruz idatzi ditudan artikuluak. Batzuk argitaratuak izan dira toki eta hizkuntza desberdinetan;beste batzuk, aldiz, oraindik ez dute plaza ikusi. Sail bi ditu liburuak. Lehen ataleko hiru kapituluetan landu ditut izenburuan diren hiru gai nagusiak: Lauaxetaren poesia artearekin eta ideologiarekin lotzen saiatu naiz. Jesus Guridiren zarzuelarekin eta Ortega y Gasseten eta Unamunoren pentsamenduarekin erkatu da euskal poetaren emaitza. Bigarren atalean gizarteak Lauaxetaren bizitzaz eta lanaz egin duen harrera aztertu dut «santu kulturalen» teoriari jarraikiz. Horrela bere bizitzaren irudia, Mungiako Udalak 2005ean eginiko omenaldia eta bere liburuek kaleetan duten agerpena aztertu ditut, gaur egun poetak gizartean duen itzala marrazteko asmoz. Liburua Lauaxetaren irudi ezezagunekin eta garaiko argazkiekin horniturik dago.
Ficha del libro
- Año de edición
- 2025
- Idioma
- Euskera
- Categoría
- Poesia
- ISBN
- 9788491724254
Envíos y devoluciones
Envíos y devoluciones






