Nor naiz ni? Animalien kumeak - AustraliaChema Heras

Nor naiz ni? Animalien kumeak - Australia

Bajo pedido

Te llega el 16 de noviembre

Desde 14,30 €
Nor naiz ni? Animalien kumeak - Australia—
14,30 €

«Nor naiz ni Animalien kumeak» sailak planetako espezie harrigarrienak erakusten ditu kontinentez kontinente, haurrengan faunaren ezagutza eta natura zaintzeko ardura sustatzeko asmoz txikitatik. Liburuxka bakoitzak zazpi kume aurkezten ditu, eta, asmakizunetan bezalako pista soil batzuekin, animalia identifikatu beharko du haurrak. Hurrengo orrian aurkituko du erantzuna, eta baita animaliaren itxura, habitata, ohitura eta bitxikeriei buruzko informazio zabalagoa ere. Testu errazak dira, lehen pertsonan idatziak. Horrela, animalia bakoitzak elkarrizketa zuzen eta aktiboa du irakurlearekin. Ilustrazioak, berriz-grafitoz eginak, leunki koloreztatuak-, errealistak eta detaile handikoak dira. Kumeen erretratu adierazkor eta eztiak haien familien eta kidekoen bizitokiaren irudiekin batera datoz. Hala, alderdi narratiboak eta bisualak elkar osatzen dutela, erreferentziazko materiala eratzen dute, ez soilik eskola eta liburutegietarako, baita etxean partekatzeko ere. Mapatxea, tukana, armadiloa, jaguarra, nagia, bikuina eta larre-txakurrak dira Amerikan girotutako bolumenaren protagonistak. Eta Australiakoan: kangurua, koala, kukaburra, ornitorrinkoa, ekidna, Tasmaniako deabrua eta petauroa. Batzuk desagertzeko arriskuan daude: ehiza, espezieen legez kanpoko trafikoa eta kutsadura haurrek ezagutu beharreko mehatxuak dira, haurtzarotik ingurumena eta animaliak errespetatzearen garrantziaz jabetzeko.

Ficha del libro

Año de edición
2022
Idioma
Euskera
Categoría
Albumes ilustrados
ISBN
9788491722809

Envíos y devoluciones