Sprako tranbia)Unai Elorriaga

Sprako tranbia)

Bajo pedido

Te llega el 16 de noviembre

Autor: Unai Elorriaga

Editorial: Elkar

Desde 20,60 €
Sprako tranbia)—
20,60 €

Benetako harribitxi bat da SPrako tranbia, lehen obra batean harrigarria den maisutasunaz idatzia. Harrigarria da gai nagusia ere, egilea gaztea izaki: agure baten eromen prozesua, izugarria izanda ere espanturik gabe kontatua;eta hunkigarria, dudarik gabe. Gaiaren gainetik, azpimarratzekoa da sentipenak transmititzeko egileak daukan modu berezia, sentimenduez aritzeko estilo fin eta dotore hori. Protagonisten artean solasaldi txinpartatsuak topatuko ditugu, pasadizo xelebreak, erromantizismo samurrez edo sentsualtasun lotsati batez beteriko pasarteak, edo lente distortsionatu batekin ikusiagatik guztiz erreala zaigun egunerokotasun bat. Ohartzekoa da, halaber, obraren umorea: Elorriagak ez du algara bilatzen, baina ironia mehe bat sumatzen da orriz orri, bai istorioari eta pertsonaiei dagokienez, baita hizkuntzari eta idazketari buruz ere, bere langintza ongi ezagutzen duen egilea denez jolasak, paradoxak eta bestelako keinuak tartekatzen baititu Elorriagak, idazle maiteentzako omenaldiekin batera.

Ficha del libro

Año de edición
2014
Idioma
Euskera
Categoría
Literatura
ISBN
9788483317327

Envíos y devoluciones